BESTELAKOAK

Aste osoan, “Feministaldia”, Kultura Feminista Jaialdia

Feministaldia, Kultura Feminista Jaialdia, Sismika lelopean abiatuko da gaur berton. Azaroaren 20ra arte Donostiako Tabakalera feminismoaren lurrikararen epizentroa izango da.

“Azken denboran bizitzako arlo guztietan izan ditugun sismo eta astinaldien ondoren, inoiz baino ezinbestekoagoa bilakatu da bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea, eta hori feminismoetatik eta sorkuntzetatik egin nahi dugu.

espero ez dugun lurrikara da #sismika
kultura feministak dakarren luizia
ordena astintzeko behar bizia

“Sismika dira gorputzek lurraldeetan egiten dituzten desplazamenduak: eta zerikusirik ez dute bidaia derrigortuek edo soilik batzuen beharrei erantzuten dieten prozesu turistifikatzaile eta gentrifikatzaileek eragindako mugimenduek. Era berean, Sismika dira emakumeok* elkarrekin garatzen ditugun estrategiak, gerrak, disidentziak eta erresistentziak. Espero ez dugun lurrikara da Sismika, kultura feministak dakarren luizia, ordena astintzeko behar bizia, eta horri eutsi nahi diogu ere bizi dugun garai sismiko honetan”.

Gaur, azaroak 16, izango da lehen saioa, 18:00etan, Val Flores idazleak eta aktibistak egingo duen hitzaldiarekin: Queer pedagogiak: oldarraldia normalitateari, minuskulen hizkuntza batetik.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button