MUSIKA

BBK Jazz zikloa, asteburu honetan

Asteburu honetan, azaroaren 25 eta 26an, jazz guztia bilduko da BBK Jazz musika erakustaldian, eta musika estilo horren barruan dauden izar handiak jazzaren munduan lehen urrats sendoak ematen ari diren gazteekin batera bilduko dira.

Egun bi  horietan lau kontzertu programatu dira. Hala, VII. BBK Jazz Erakustaldia Juan Ortiz trio & Andrzej Olejniczak bikotearen emanaldiarekin hasiko da. Eskainiko duten lanaren izena: And the world is large. Egun berean, eta aipaturikoen ostean,  Blas Fernández bateria-jolea arituko da Urbanetniko lana aurkezten. Jazza, funka, folka, blusesa, latinoa edo popa lau haizetara zabaltzeko, Goiuri Barandika, Claudia Morales, Jose Luis Canal, Angel Unzu, Raul Vera eta Rober Caballero musikarien laguntza izango du.

Larunbatean, beste emanaldi bi izango dira. Ulrich Calvo Group arituko da Slow life lana aurkezten. Horren ostean Mikel Andueza Sextet denetariko musika-estilo eta eraginak nahasten dituen taldeak joko du eta Cada 5 segundos lana aurkeztuko du.

Egun horretan ere, BBK Jazz VII. sarien banaketa izango da, eta bertan disko onena, instrumentista onena, BBK Bultzada eta Deia egunkariaren Sari Bereziak emango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button