BESTELAKOAK

“Top-Araba” egitasmoaren bigarren edizioko onenak

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Vital Fundazioak antolatu dute bigarren urtez Top-Araba, euskarazko kultura sormena sustatzeko asmoz.

Ekimen horretan sareidun suertatu diren lanak, Beñat Fontaneda, Aitor Vinagret, Ainhoa Imaz eta Josune Velez de Mendizabalen Antzezmetraia, eta Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberen Espazioa diziplina arteko lanak izan dira.

7.500€ banatuko dira bi proiektuak laguntzeko, eta datozen hilabeteetan (hamabi hilabeteko epea) garatuko beharko dira. Zehazki Antzezmetraia proiektuarentzat 4.500€ dira, eta Espazioarentzat 3.000 €.

Ainhoa Imazek definitu proiektua: “Antzezmetraia proiektuak sortzeko eta esperimentatzeko aukera infinituak eskaintzen ditu. Kasu honetan film bat sortzeko prozesuan gabiltza lanean, baina metodologia honek edozein disziplinarekin jolasteko eta beste batzuekin nahasteko aukera ematen du. Sortzeko tresna berri bat lortu nahi dugu. Kulturaren munduan profesionalki lan egiten dugun talde gisa, emaitza bai, baina bidea nolakoa izango den ikusteko irrikan gaude”.

Espazioaz Eneko Etxebarrieta aritu da: “Espazioa haurrei zuzendutako obra eszenikoa da, eta belaunaldi berriei gure Lur planetak gaur egun aurre egin behar dien egoera konplexuak ulertzen eta gainditzen lagunduko dieten hausnarketak eta tresna interesgarriak eskaintzea du helburu obra honek”.

Datu guztiak Oihaneder Euskararen Etxeak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button