ARTEA

Emozioen erretratuak, Barakaldon

Javier Lopez Fabian argazkilariak Emozioen erretratuak izenburuko erakusketa paratu du, uztailaren 30era arte, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

Bizkaiko udalerri horretako Denbora Argazki Elkarteko kide da Lopez, eta argazkilari sozialtzat du bere burua. “Irudi-ehiztari soziala naiz: oso gustuko ditut pertsonak, haien bizipenak eta bizi-uneak”. Finean, emozioz beteriko istorioak jaso nahi ditu argazkietan.

Hala, giza sentimenduak islatzen dituzten argazkiak bilatzen ditu: hunkidura, maitasuna, laguntasuna, jaia, ahalegina, asaldura… Horretarako, lapurtutako irudiak saihesten ditu. “Kamera aldean dudanean ez naiz ezkutatzen; enbarazu egin dezakedala sentitzen badut, baimena eskatzen dut; erretratuak eskubide osoz egin nahi ditut”.

Unea bera bildu nahi du Lopezek bere argazkietan, eta irudiak manipulatzeko programa informatikoetatik baztertu. Izan ere, argazkigintza tradizionala maite du: argia, perspektiba eta enkoadraketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button