BESTELAKOAK

Mangamore 2013rako kartel lehiaketa abian

Beste urte batez Mangamorerako kartel lehiaketa martxan jarri du Amorebieta-Etxanoko udalak.  

Lehiaketara aurkezten diren kartelek beharrezkoa den kalitatea eduki beharko dute, bai eta 67×94 cm neurrietan inprimatzeko proportzionaltasuna ere. Jardunaldien maskota, Ureshi, azalduko da karteletan.

Kartelaren kopia bat  (jpg) bidaliko da 4Mb-tik beherako tamainan, 2013ko apirilaren 19ra bitartean, gazteinfo@ametx.net helbide elektronikora.

Herritarren botoekin ere erabakiko da irabazlea. Bozketa hori Facebooken bidez egingo da apirilaren 23tik maiatzaren 8ko eguerdiko 12:00ak bitartean

Epaia maiatzaren 8an jakinaraziko da eta lehiaketan sari bakarra izango da, 500 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button