MUSIKA

Ainara Legardonek Euskal Herrian joko du asteburu honetan

Ainara Legardonek bakarka edo taldean aritzen da, Javier Díez-Ena (baxua) eta Alfons Serra (bateria jotzailearekin), azken urteetan Audience Gernikako taldeko musikariekin laguntzarekin ere jo du zuzenekoetan. Asteburu honetan bere azken lana, Forgive me if I don´t come home to sleep tonight, aurkeztera dator Bilbo eta Hondarribira. Diskoa, Winslow Lab bere zigiluaren bidez plazaratu du. Bere musikak AEBetako folk-rock estilotik edaten du, eta bere eraginen artean, The Walkabouts, Giant Sand, Bonnie Prince.Billy, edo The Black Heart Procession antzeman daitezke.

Legardonek Bilboko Cotton Club tabernan joko du ostiralean eta Hondarribiko Psilocybenea aretoan larunbatean. Bi egunotan, euskal musikariekin partekatuko du oholtza. Hala, Bilbon, Ainararen kontzertura gerturatuko direnek Moby Dick musikariaren emanaldiaz ere gozatu ahali zango dute. Balea literarioaren atzean Eneko izeneko musikari getxotarra ezkutatzen da. Kantautore bizkaitarraren soinua Eddie Vedder Pearl Jameko abeslariaren bakarkako lanekin alderatu dute. Bere kantuetan minimalismoa eta epikotasuna uztartzen ditu atmosferak sortzeko.
Hondarribin berriz, Amodio taldeak ere joko du kontzertuan. Amodio Iruneko Lisabö taldeko musikarien egitasmoa da. Orain arte ez dute ezer grabatu, baina zenbait zuzeneko eskaini dituzte. Rock psikodelikoa jorratzen dute, Spacemen 3 edo Wooden Shjips taldeen erara. Horrez gain, blues arrastoak ere sumatzen dira gipuzkoarren jarioan.

Nuncamas-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button