BESTELAKOAK

"Indiako istorioak" jardunaldiak egingo dira Gasteizen abuztuaren bukaeran

Guridi Zinemetan Asiako herrialde honi buruzko zineforumak egingo dituzte jardunaldiak irauten duen egun guztietan: Salaam Bombay, La canción del camino, El invencible, El mundo de Apu dira ikusi ahal izango diren pelikulak.

Beste alde batetik, haurrentzako tailerrak egingo dituzte Indiako kulturaren, keinu antzerkiaren, Bollywoodeko dantzaren eta jolas tradizionalen inguruan. Guztiak Andra Mari Zubiko plazan egingo dira goizetan nahiz arratsaldeetan.

Abuztuaren 24an, 12:00etan, Espainia plazan Bhakti: Indiako tenpluetako musika eta dantza sakratua ikuskizuna izango da. Bharata Natyam dantza, India hegoaldeko dantza klasikoa da, tenpluetan devadasiek, erlijio hinduan jainkoekin ezkontzen ziren emakumeek, dantzatzen zutena.

Abuztuaren 27an, 21:00etan, Espainia plazan Bollywood Jai Ho!, Bollywoodeko filmen oinarrizko atalei jarraituz egindako ikuskizuna eskainiko dute.

Azkenik, abuztuaren 11tik eta 29ra bitartean Comprometidos con Anantapur argazki erakusketa ikusi ahal izango da Hiri Gunean. Vicente Ferrer fundazioak Ananpur, Indiako toki behartsuenetako bat, eraldatzeko prozesuaren irudi erreportajea da.

India-ko istorioak irauten duen bitartean hitzaldiak, gastronomia dastatzea eta helduentzako dantza tailerrak egingo dira.

Gasteizko Udalak bidalita

Show More

Related Articles

Back to top button