ARTEA

Artium Museoak Edurne Rubioren “Clamor” erakusketa aurkeztu du

Artium Museoak Edurne Rubio artistaren Clamor proiektua erakutsiko du irailaren 18ra arte. Heriotzaren gaia hartu du ardatz erakusketa horretarako.

Museoak artistaren azken filma proiektatuko du, non heriotza den gai nagusia. “Hiri eta herrien trama urbanotik kanpo kokatutako ehorzlekuetara egindako bisita abiapuntu; hilerri katolikoetatik aparteko gune horietan hartu zuten atseden pertsona anonimo, ateo, suizida edo errepresaliatuen hilotzek”.
Erakusketan gune horietara egindako bisitei buruzko argazki dokumentalen eta testuan sorta bildu dira.

Dakizuenez, “suizidak eta bataiatu aurretik hildako haurrak ez zituzten onartzen hilerri katolikoetan. Senideek, etsipenak jota, haien gorpuentzako ehorzleku duinen bila jardun behar izaten zuten. Haien ehorzlekuek mendia eta haizea partekatzen dituzte fusilatuekin, ateoekin, oinezkoekin, protestanteekin… Hilobi inprobisatuak dira, antzinagoko nekropolien tankera dutenak, hiririk ez zegoen garaiko hilobien tankerakoak”

Andrea Cinelek Artium Museoko erakusketarako idatzitako testuan dioenez, “baztertuentzat eraikitako leku horiek ohoratzen dituztenen babesleku dira, ez daudenak omentzeko lekuak, haien oroitzapena eta presentzia landuz; hemen jarraitzen dutenek beren burua aurki dezaketen lekuak. (…) Leku horietan harrigarriena arkitektura-keinu txikien grazia da, tokian egindako marka geometriko eta errespetuzkoak, bere kabuz mintzo den eta denbora gainditzen duen edertasuna”.

Edurne Rubio Bruselan bizi den artista bisuala da, eta performanceak, filmak, soinu-proiektuak eta espazio publikoko esku-hartzeak egiten ditu. “Antropologiatik gertu dagoen lan batekin, narratiba kolektiboak eraikitzen ditu istorio indibidualetatik abiatuta, eta afektuen mende dagoen eta etengabe eraldatzen ari den Historiaren irakurketa subjektiboa proposatzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button