LITERATURA

J.M. Coetzee idazlearen “Jesusen Eskola-Egunak” plazaratu du Meettok argitaletxeak

Aritz Gorrotxategik itzuli du J.M.Coetzee idazlearen Jesusen Eskola-Egunak (Meettok) eleberria; gaur aurkeztu du, hain justu, liburua Aritz Gorrotxategik. Meettokek aurretik Hegoafrikako autorearen Jesusen haurtzaroa argitaratu zuen, izan ere, Jesusen eskola-egunak Jesusen haurtzaroaren jarraipena da.

Argitaletxearen arabera, liburuak hauxe kontatzen du: “Novillatik ihesi joan eta gero, David Estrellara heldu da Simon eta Inesekin. Han bizitza berri bati ekin nahi diote. David Dantza Akademian sartu dute, baina akademia horretako irakaskuntza metodoa bitxi samarra da, dantzaren bidez ikasten baitute matematika. Hala ere, mutikoa liluratuta dagoela dirudi. Akademiaz arduratzen diren pertsonak —Ana Magdalena, Dmitri eta Juan Sebastian— Simon eta Inesen bizitzetan sartuz joango dira pixkanaka, eta jada ezer ez da berdina izango. Gainera, badakite mutikoa benetan nor den”.

Informazio gehiago: meettok.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button