Nontzeberri

Umore Azokarako proposamenak aurkezteko epea

Maiatzaren 16a eta 19a bitartean izango da Leioako 2013ko Umore Azoka eta bertan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaitzen da.

Talde, konpainia edota artista profesionalen lanetarako toki aproposa da Leioako Umore Azoka. Proposamenak aurkeztuko dituzten taldeek badakite kalea baliabidea dela adierazpen eta komunikazio artistikorako.

Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute Estatuko beste azoka batzuetan parte hartu ez dutenek, eta baloratu egingo da aurkezten diren lanak estreinakoak izatea.

Parte hartzeko proposamena aurkezteko interesa duten konpainia profesionalek, oinarriak eska ditzakete posta elektroniko bidez (info@umoreazoka.org), eta ondoren, dokumentazioa bidali  posta arruntez honako helbide honetara: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe Plaza 1148940 Leioa (Bizkaia).

Bestela informazio guztia hemen duzue.

Exit mobile version