Apirilaren 22an, Urretxuko Gernikako Arbola Enparantzan, Poligrafo Fest jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute. Zarraparra Kolektiboak eta Motz Tabernak ondu dute jaialdia.
Musika-festa 13:00etan hasiko da Zarauzko Perlak post-punk taldearen emanaldiarekin. Gipuzkoarrek Itzalak diskoa aurkeztuko dute. Kontzertuaren ostean, herri-bazkaria izango da.
Iluntzean, 20:00etatik aurrera, lau talde arituko dira: Joao Tomba (rock bakarlaria, Galizia), Suzy & Las Cuatro (punk rock melodikoa, Bartzelona), Los Zopilotes Txirriados (mariachi, corrido eta tex mex, Iruñea) eta Sumision City Blues (rock blueszalea, Gasteiz).