MUSIKA

Munduan ortozik abiatu da Kherau taldea

Baga-biga diskoetxeko ordezkaria den Ritxi Aizpururekin batera, Kherau-ko Ibon, Iker eta Aitor bildu dira Munduan Ortozik lan berria aurkezteko. Ritxiren hitzetan "lan berri honek sekulako ekarpena egingo dio euskal folkari, traiziorik gabe, izan ere, atzera begiratzen du taldeak, baina modu jostalari batekin, kantu eraginkorrak zein melodiarik amultsuena burutzeko asmoz".
"Taldeak egiten dituen bertsioak ez dira arruntak, normalak, erregistrorik gabeak, nortasunik gabeak, balio erantsi bat hartzen dute beti bertsio berriek" esan du Ritxik.

Talde berria bada ere, eta hauxe bere debuta izan daitekeen arren, berez, hemen biltzen diren lagunak orain dela hamar urte hasi ziren forma ematen etorkizunean proiektu hau izan litekeenari.
Taldekideek musika tradizionala ezagutzen dute biziki ongi, eta bertako zein kanpoko instrumentuen gaineko jakituria eta jotzeko abilezia apartzekoa daukate (kajoia, darbouka, albokak, bouzouki, mandolina, djembe, udu,…)

"Musu pertsonalean aritu eta ohiko klixeetatik aldendu nahian jaio da Kherau" esan du Ibon kantariak. "Guri gustatzen zaizkigun kantu ezagunetatik abiatu gara nahi genuen moldaketa egin ahal izateko. Eta egia esan, soinu errazak, konplikaziorik gabekoak lortu ditugula uste dugu."

Kherau taldean Ibon Ordoñez ( Gartxot taldean ibilitakoa, eta beste hainbeste diskotan kolaborazioak egin ditu), Gaizka Andollo (Karramarro, Alboka, Tiraiuki), Iker Lopez de Bergara, (Lamien arnasa, Urgabe, Korrontzi), Aitor Esteban (Nihl, Apnea, Kandela, Ogiza,…) eta azkenik, Alex Garcia daude.
Sorkuntza kolektiboa dago proiektuaren atzean folk tradizionalaren bideak berrituz eta handituz.

Lan honen aurkezpena abenduaren 5ean egingo dute Ahotsenea egitasmoaren barruan, Durangoko Azokan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button