
Abenduaren 25etik 29ra bitarte, Musikualdia zikloa egingo da Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Programa horren baitan, askotariko ekitaldiak egingo dira, tartean, kontzertuak, disko-entzunaldiak eta DJ saioak. Urretxu-Zumarragako Gaztetxea, Kkinzona irratiak eta Kalegorrian jaialdia ondu dute zikloa.
Hala, ostiralean, abenduak 26, Klak!son eta Kasernarat taldeek joko dute. Larunbatean, Kalegorrian Fest! izango da, Jupiter Jon eta Nire taldeekin. Emanaldiak amaitu eta gero, disko-pintxadak izango dira, DJ Beirut (Antton Iturbe) eta DJ Urçelao (Jon Waterfield) eskutik.
Igandean, disko-entzunaldia izango da: Buffalo taldeak disko kutun bat aukeratuko du, eta gero, Buffalok joko du. Astelehenean, berriz, kontzertu berri bat: Montauk eta Keshala.
Asteartean, disko-entzunaldi berri bat, Kaluse taldeak aukeratutako diskoarekin eta emanaldiarekin, eta, amaitzeko, “Jam Session herrikoia”.



