
Euskadiko Soinuak programa duela hamar urte hasi zen euskal musikagintzako artista eta enpresak Estatuko eta atzerriko merkatu profesionaletara eramaten. Hurrengoa Vic-eko Mercat de Música Viva izango da, hilaren 14tik 18ra bitartean. Bertan, Gose, Split 77 eta Audience izango dira. Gernikarrek Audience plays Amerikanuak egitasmoa aurkeztuko dute.
Orotara, 50etik gora proposamen aurkeztuko ditu Euskadiko Soinuak programak Vic-en.
Azokan bertan stand bat ere izango da euskal enpresek beraien produktuak zabaldu eta beste eragileekin bilerak egin ditzaten. Aurten bertaratuko diren enpresa eta elkarteak ondokoak izango dira: Kultura Live (Areto Pribatuen Elkartea), Ehde (Disketxeen Elkartea), Euprel (Ekoizleen Elkartea), Txalap.art, Akeita, Producciones Serrano, Noizpop, Damba-Kameluak, Baga-Biga, Emankor/Bilborock, Jimmy Jazz, Santana 27, Rockstar, Bermeoko Kafe Antzokia, Helldorado eta Balea Musika Ideiak.