IKUS-ENTZUN

"Garbo. El espía" eta "Viaggio in Italia" filmak proiektatuko dituzte Bilbo eta Donostian

Edmon Roch Garbo. El espía dokumentalaren egilea da. Kazetaria eta Arte Historian lizentziaduna bost film labur idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu eta bihar Bilbon egingo duten filmaren proiekzioan izango da. Hirugarren Reicha engainatu zuen Garbok (Juan Pujol izeneko katalana) espioiaren bizitza kontatzeko Rochek filmetako eszenak, elkarrizketa eta artxiboko materiala uztartu ditu, film ikusgarria josteko.

Donostiako Kresala Zine Elkarteak berriz, film klasikoa atondu du biharko. Hala, Roberto Rossellinik 1954 urtean estreinatu zuen Viaggio in Italia klasikoa ikusi ahal izango da Kutxako Arrasate Aretoan 19:30ean.

Italiara bidaiatzen den senar-emazte ingelesaren istorioa kontatzen du filmak. Hala, bikoteak Napolira joan behar du oinordetzan hartu duen etxea saltzera. Londreseko ingurua utzi eta arrotza zaien paisaiarekin egingo dute topo. Bertan, ahazturiko sentimenduak biziko dituzte, hala nola, jeloskor jarriko dira, eta gaitzondoa berreskuratuko dute.

FASek eta Kresalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button