ESZENA

“Ikuszirkus” jaialdia, Andoainen

Andoainen ikusiko diren ikuskizunak kolorea, musika, ikus-entzunezko irudiak, umorea, malabarrak eta akrobaziaz beterik etorriko dira Ikuszirkus jaialdiarekin. Bihar bertan hasiko da ekimena eta igandera bitartean luzatuko da.

“Famili giroan, lagunekin edo bakarrik ikusteko emanaldiak izango dituzu Bastero Kulturgunean eta Ondarreta ikastetxeko patioan”.

Bihar bertan abiatuko da jaialdia Faltan 7 taldearen Express lanarekin. “Mezularitza-agentzian ezerk ez du behar bezala funtzionatzen. Dena hankaz gora dago, baita bertako langileak ere. Paketeak hara eta hona dabiltza, akrobazia, oreka eta malabare artean. Lana ez da amaitzen. Bidalketek beren langileek adina hegan egiten dute, eta, gainera, ezustekoz beteta daude, guztiak harrituko dituztenak. Zatoz gu ikustera… Agian posta izango duzu!”

Datozen egunotan ikusgai izango diren piezak honakoak dituzue: Koseling (Capicua, Zaragoza), Akelarre (Zirkozaurre, Euskal Herria), eta Carillo (La Tal, Katalunia).

Ikuszirkus jaialdiari buruzko datu guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button