ESZENA

“Artez Blai” Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren aurtengo ediziorako deialdia amaitzear da

Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren aurtengo ediziorako deialdia amaitzear da,  irailaren 26a izango da azken eguna. Artez Blai Kultur Elkarteak arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede.

Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, “ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke”.

Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatziko dira, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute.

Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIV. Ikerketa Saria aipatu behar da e-mailean.

Irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2022ko urtarrilerako jakinaraziko da www.artezblai.com egunkari digitalean, sare sozialetan eta komunikabideetan.

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIV. Ikerketa Sariaren bete beharreko guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.