IKUS-ENTZUN

Joy Division taldeari buruzko filma, BilbaoArten

BilbaoArte zentroak Soinua ikusi pentsamendua entzun izenburuko zikloa abiatu du hil honetan. Musika-dokumentalei buruzko egitaraua da. Hala, zikloaren baitan, The Doors, Neil Young edo  Sixto Rodriguezen doinuak ikusi eta entzun ahalko dira.

Ostegunean, hain justu, Gran Gee zinegileak zuzendutako Joy Division dokumentala pantailaratuko dute, 19:00etan. 1976an, Ian Curtis, Bernard Sumner, Peter Hook eta Terry Mason musikari gazteek Sex Pistolsen kontzertu bat ikusi zuten dekadentzian zegoen Manchester hirian.
Kontzertu horrek eragindako inpaktuaren ondorioz, lau gazteek Joy Division taldea eratu zuten. Hiru hamarkada igaro ostean, dokumentalak Manchester hiriko taldearen garapena eta testuingurua jorratzen ditu, orain arte ikusi ez den ikus-entzunezko materialaren bidez eta taldearen gorabeherak bertatik bertara bizi izan zituzten testiguen hitzen bidez.

Zikloan jasotako beste dokumental batzuk hauexek dira: When you´re strange (Tom Dicillo), Searching for a sugar man (Malik Bendjelloul) edo CSNY Dèjá vu (Neil Young), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button