ESZENA

“Dantza Gurea”, Idurre Azkueren eta Joseba Irazokiren ikuskizun berria

Larunbat honetan, irailaren 19an, Idurre Azkuek eta Joseba Irazokik euren ikuskizun berriaren aurrestreinaldia egingo dute Sopelako Kurtzion, 20:00etan.

Esan daiteke pieza hau kontzertu bat dela: “Gorputza musikaren eta soinuaren esanetara dago, eta musika eta soinua, gorputzaren esanetara”. Irazokik kontzertu bat egingo  du, baina gorputz dantzari batekin, “gorputza bera soinu-tresna bihurtzen da, soinua eta erritmoa sortuz, lurraren kontra kolpatuz, adibidez, edo bi gorputzatalen talkarekin”

Soinuaren bibrazioak, gorputzari nola eragiten dioten aztertzen saiatuko dira eta, aldi berean, mugimenduak berak espazioan nola egiten duen dar-dar, eta harengan zer arrasto uzten dituen. Dantzaria dantza garaikidearen klixe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egiten saiatuko da, eta hori gertatzen den bitartean eszenatokian hainbat tresna agertuko dira (dunbala eta bateriaren plater bat, gitarra elektriko bat, anplifikadore bat, mikrofono bat,…)

Piezak aurrera egin ahala, bi artistek elkar eraginez jardungo dute, mugimenduarekin bat eginez eta tresna horiekin soinua eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button