LITERATURA

Artearen inguruko ipuinak

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eta Elkar argitaletxearekin Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburua argitaratu du. Idazleak fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa eta ariketa literarioa uztartu ditu, margolari baten gisa, paleta koloretsua eskaintzeko irakurleari.

Liburu honen berezitasun nagusia da ipuin guztiak arte girokoak direla. Honela azaldu digu idazleak berak: “Arte munduko paisaia, pertsonaia eta egoera ezberdinak baliatuz zortzi ipuineko bilduma ahalik eta aberatsena eta erakargarriena egiten saiatu naiz, kolore anitza, artea gizarteratzeko nahi bat ere baduelako proiektu honek. Artea aitzakia ere izan da gizartean errotuta dauden hainbat ideiei eta jarrerei begiratzeko eta entretenimenduaz gain hausnarketarako aukerak eskaintzeko irakurleari.”

Lan horretan Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa; museoko lorezainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan agertutako hilotzaren kasua; Gabonetako jaiotzak museora garraiatzean, bi tarantulek sorturiko nahasmena eta deskalabrua; koadro baten aurrean musean jolasean aurkitu eta ospitaleratutako aitonaren istorioa; mutil-lagunaren hitzordura joanda grafitigile talde batekin eta guardia zibilarekin endredatzen den neskaren abenturak eta desbenturak gertuko dira.
“Artea gai eta giro, zortzi narrazio hauetako narratzaileak eta protagonistek ertz ezberdinetatik arakatuz artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte”.

Datorren astean, abenduaren 7an, eta Durangoko Azokako Ahotsenea gunean, egileak libururen aurkezpena egingo du Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak lagunduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button