ARTEA

Itsasoa, bizitza bezala

Angel J. Sanchez argazkilariak Itsasoa, bizitza bezala. Olatuak apurtzen diren tokian izeneko erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseum aretoan, uztailaren 2ra arte.

Argazkigintza oso gertu izan du beti, “argazkigintza da, ororen gainetik,  prostituitutako sormenaren ihes balbula bat, eta bere sentipenak komunikatzeko era. Hau da, iragarkien mundutik eta presazko eskarietatik aldentzeko eta beste modu batean begiratzeko da, edertasunaz, hunkitzen duenaz edo eragiten dionaz ohartzeko, alegia”.
Hainbat publizitate-agentziatan sortzaile lanetan aritu da beharrean eta Michael Wray, Michael Shelley, Paco Navarro, Toni Riera eta abarrekin lan egiteko aukera izan du.

Oraingo honetan, autoreak berak itsasoarekin duen lilura azaltzen saiatu da erakusketaren bidez, izan ere “itsasoak hipnotizatu al zaitu inoiz?… Inoiz sentitu al duzu itsasoa bizitza bezalakoa dela?… “

Testu poetiko hau idatzi du itsasoaren mundua zertan den azaltzeko: …”Zure azal leundura otzan heltzen diren olatuak, eta azala laztantzen dizkizutenak. Bitartean, handik metro gutxira, olatu horiek urratu egiten dira itsasoak zorroztutako arroketan. Arroka, itsasoaren kontra; itsasoa, itsasoaren kontra. Arrazoia, emozioaren aurrean; emozioa, emozioaren aurka.
Olatu bakoitza desberdina da, ez dago olatu berdinik. Olatu bakoitzak bere lorratza uzten du eta bakoitzak bere patu zalantzagarria dauka, gure bizitza markatzen duten gertakarien moduan. Batzuek aurpegian egiten dizute eztanda, asko badoaz edo, besterik gabe, aurpegian zipriztintzen zaituzte, Hemen zaude, olatuak apurtzen diren tokian esanez bezala.
Inoiz pentsatu al duzu itsasoa bizitza bezalakoa dela?… eraman egiten zaitu… Baina benetan sentitu nahi baduzu, busti beharra dago”.

Baina erakusketak ere beste zerbait gorde ahal du, beste mezu bat: “argazki hauek itsasoari buruzkoak dira, baina, agian, batzuek deskubrituko duzue gutako bakoitzari buruzkoak ere badirela… izan ere, azkenean, garrantzitsuena ez da ikusten duzuna… baizik eta sentitzen duzuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button