IKUS-ENTZUN

Dokumentalak nagusi, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak otsailerako ondu duen programaren baitan, genero dokumentala nabarmenduko da, hala, Ignacio Aguero eta Pema Tseden nazioarteko dokumental-egileak hitzaldiak emango dituzte.

Horrekin batera, Ezinbesteko Zinema atalaren baitan, dokumentalak aurkeztuko dituzte; tartean, Raul de la Fuenteren Minerita eta Iosu Lopezen La alfombra roja, bai eta Patxi Urizen Hijos de la Tierra ere.

Dokumentalak ez ezik, film klasikoak ere izango dira Nafarroako Filmotekan, otsailean: John Forden gaineko zikloko azken hiru emanaldiak eta Lawrence de Arabia filmaren bertsio berritua.Horretaz gainera, Tyrone Power aktore estatubatuar klasikoa ere omenduko dute, bere ehungarren urteurrenean. Amaitzeko, Iñaki Elizalderen Baztan (2012) filma ere proiektatuko da.

Egitaraurekin lotutako xehetasun guztiak: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button