ARTEA

GetxoPhotok haurrei egingo die gorazarre

GetxoPhoto Nazinoarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30etik irailaren 30era egingo dute eta umezaroaren inguruan ardaztuko da. Atzo aurkeztu zuten aurtengo edizioa, seigarrena, Algortako Portu Zaharrean.

Aurtengo erakusketak Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharrera bitarte izango dira. Horiez gain, herria barruan ere izango dira, batez ere aretoetan. Orotara, hogei erakusketa izango dira eta Frank Kalero komisarioak gobernatu ditu.

Aurtengo edizioak haurrei egingo die gorazarre. Hala, komisarioak haurtzaroa ardatz duten hogei lan inguru hautatu ditu eta gaika antolatu, hala nola, haur txinatarren adopzioa (O Zhang), urtebetetze jaiak (Vee Speers) eta umeen ipuin klasikoak eta superheroi modernoak (Jan von Holleben).

Erakusketez gain, bestelako jarduera fotografikoak ere izango dira jaialdian, tartean, lehendabiziko eguneko irekiera ekitaldian izango diren hitzaldi eta proiekzioak eta bestalde, Marcos Lopez argazkilari argentinarrak zuzenduko duen tailerra.

Honatx jaialdian parte hartuko duten argazkilarien zerrenda: . Alesandra Sanguinetti. The Adventures of Guille and Belinda (Argentina); Robin Schwartz. Animal affinity (AEB); Jan von Holleben. Dreams of flying (Alemania); Jon Uriarte. Album (Euskadi); O Zhang. Daddy and I (Txina); Tereza Vlckova. Two (Txekia); Sofie Knijff. Translations 2010 (Holanda);  JeongMee Yoon. The pink and blue project (Hego Korea); Margaret M. de Lange. Daughters (Norvegia); Vee Speers. The bithday party. (AEB); Roger Ballen. Boarding house (Hegoafrika); Javier Tles. Ultraniños (Espainia); Paola de Grenet. Pink dreams (Italia); Jonathan Hobin. In the playroom (Kanada); Jill Greenberg. End times (AEB); Jacqueline Roberts. Kindred spirits (Frantzia), eta Ilona Szwarc. American girls (Polonia).

Argazki jaialdiarekin loturiko xehetasun gehiago GetxoPhoto webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button