ARTEA

“Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak” erakusketa, San Telmo Museoan

Urriaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako San Telmo Museoan, mitologia klasikoaren eta horrek artearen historian izan dituen irudikapenen inguruko erakusketa: Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak.

Erakusketak hain ezagunak diren Francisco de Zurbarán, José de Ribera, Pedro Pablo Rubens, Michel-Ange Houasse, Francesco Albani, Corrado Giaquinto edota Leone Leoni-ren lanak bildu ditu.
San Telmo Museoaren arabera, “Erakusketa diakronikoa da eta Museo Nacional del Pradoko bildumaren 50 piezatatik abiatzen da, tartean funtsezko egileenak, besteak beste, Rubens, Ribera edo Zurbarán. Erakusketak zortzi atal tematikotan banatua dago, eta aldi berean eskaintzen ditu jainkoen irudikapen ezberdinak eta pasadizo mitologiko berberaren interpretazio anitzak”.
Beste aldetik, erakusketak mitologia klasikoa ezagutarazteko modu berri bat eskainiko du,  artelan bikainak dantza garaikidearekin konbinatuz. “Mito batzuk plastikoki garatzeko modu bat, ikus-entzunezko muntaia baten bidez, Toni Miraren koreografiekin (2010eko Dantza Sari Nazionala) non eskulturen eta pinturen irudiek bizitza berreskuratzen duten”.

Erakusketak hainbat ataletan banatu da: Historia bat kontatzeko, Olinpoko jainkoak, Espiritu libreak, Maitasuna, desira eta pasioa, Hutsegiteak eta zigorrak, Jainkoen eta gizakien itxuraldatzeak, Heroiak, eta Troiako gerra.

Zehaztasun guztiak Donostia Kulturak duen webgunean irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.