IKUS-ENTZUN

Zinema Sozialaren lehen topaketa Bilbon egingo da

Kultura Communication eta Desarrollo KCD/ ONGD entitateek antolatu dute nazioarteko topaketa hau. Otsailaren 2 eta 4an garatuko da egitasmoa Bilboko Lan Ekintzaren aretoetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian.

Hala, otsailaren 2an, Zinema Irekia (Open Cinema) aurkeztuko da. Bertan Voices from the Waters International Film Festival, Baganloretik (India), Finger Lakes Environmental Film Festival New Yorketik (AEB), Chiapas Media Project (CPM) Promedios Mexikotik,
eta Kultura, Communication y Desarrollo KCD Euskaditik.
Un puente sobre el río filma proiektatuko da egun horretan.

Otsailaren 4an, Festival internacional de Cine Invisible Filme Sozialak Bilbao 2010 egitasmoaren aurkezpena izango da. Migrar o Morir izango da ikusiko den filma; etorkin mexikar txiroen gaineko dokumentala.
Arratsaldean publiko zabalari begira ere egingo dira jarduera batzuk.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button