LITERATURA

“Artea eta literatura” hitzaldiak, Montehermoson

Montehermoso Kulturunean Artea eta Literatura ardatz hartuta burutuko den hitzaldi-ziklo bat antolatu da “ikasteko, trukerako eta jakintza bultzatzeko guneak sortu nahi dira, gogoeta bultzatzeko tresna gisa”. Ekainera bitartean, hilero, hainbat gai jorratuko dituzten adituak bilduko dira.

Bihar, otsailaren 25ean, abiatuko da ekimena, Artea, literatura eta feminismoak Euskal Herrian gaiaren inguruan, 19:00etan. Horren barruan, Susana Jodrak Zer espero da emakumezko artistek sortutako lanetatik? galderari erantzunak ematen saiatuko da. Eta Amelia Benito del Vallek, beste aldetik, Euskal emakumeek idatzitako literatura: “femeninotik” aitorpen sozialera gaia jorratuko du. Susana Jodra Llorente artista da, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan doktorea eta irakaslea unibertsitate berean. Amelia Benito del Valle Eskauriaza, Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzietan doktorea eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da. Izaera femeninoko literaturaren erreprodukzio sozialean espezializatuta dago.

Datorren hilean, martxoaren 18an, Emakumezko sortzaileen ikusgarritasuna izango da aukeratu den gaia. Horretarako Txaro Arrazola-Oñatek Artea eta Amatasuna: sortzea vs. Ugaltzea izeneko gaia azalduko du, eta Jon Martín Emakume bertsolarien lekuaz arituko da.

Hileroko programazioaren datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button