BERTSOTAN

Sahararen aldeko bertso saioa Andoainen

Igandean, Andoaingo Bastero kulturgunean, eguerdiko 12:00etan, Sahararen aldeko bertso saioa antolatu du Hurria Sahara elkarteak.

Zazpi urte dira bertso saio hau ospatzen dutela, izan ere Tindufeko kanpamenduetatik iristen diren berrien arabera, elkartasunaren beharrean segitzen dute bertakoek.

“Ezinezkoa da Andoaindik Sahararaino bertsolari gutxi batzuen kantuak iristea, baina modu sinbolikoan bada ere, ematen ari den genozidio horren kontra ahotsa altxatu behar da” aldarrikatu dute bertako kideek.

Hala, igandean, Agin Rezola, Angel Maria Peñagarikano, Beñat Gaztelumendi, Jokin Sorozabal, Uxue Alberdi eta Aitor Mendiluze bertsolariek eta Joxe Manuel Oiartzabal gai-jartzaileak parte hartuko dute saio berezi horretan.

Elkartasuna eta justizia defendatzeko bertso saio aproposa duzue Andoainen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button