Urtarrilaren 27an abiatu zen Bardoak 2012, hamazazpi talderekin, ehundik gora parte-hartzailerekin. 23 saio izan ditu Nafarroako taldekako txapelketak eta Leitzako finalak borobilduko du talde guztiek egin duten lan bikaina.
Beraz, dena prest dago martxoaren 31n Leitzan egingo den Bardoak 2012ko finalerako. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko pilotalekuan, ateak ordu erdi lehenago zabalduko dira. Taula gainean finalerako txartela lortu duten hiru taldeak arituko dira: Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Lesakako Rimak Exkaxko eta Etxarriko Bilixkorriko. Erauntsi taldea da hiruren artean gazteena, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo dira bertsolariak. Rimak Exkaxko taldean, berriz, Iñigo Olaetxea bertsolari eskarmentuduna, aspaldian plazak utziak zituen Estitxu Fernandez eta haiekin batera Eneko Fernandez daude. Azkenik, etxarriarren taldean, Eneko Lazkoz, Joseba Beltza.
Saioaren amaieran, duela gutxi hil den Manuel Lasarte bertsolari leitzar handiari omenaldi xumea egingo zaio eta horren ondotik, Nafarroako taldekako bertso txapelketako lehen edizioko irabazlea nor izan den jakingo da.
Finalaren inguruko xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue.