ARTEA

Arte plastiko eta ikusizkoen arloko diru-laguntzak

2016. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak  eskatzeko epea zabalik da.

Diru-laguntzak honako kasuetara bideratuko dira: Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea edota beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,…), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute. Eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak…) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

Agindu honen xederako laurehun eta hamasei mila (416.000) euro izango dira.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button