ARTEA

Arte oro umorea da

Gala Knörr artistak How to make friends and influence people izeneko erakusketa abiatu du Gasteizeko Montehermoson, uztailaren 8tik irailaren 12ra bitartean.

Gonzalo Hernando Delicado adituaren testu honetan proposamenaren gakoak irakur ditzakezue: “Formaltasuna bukatzen den eta politikoki zuzenaren mozalak desagertzen diren lekua da umorea. Zirikatzeko artearen bitartez kausa bati buruzko gogoeta eragin nahi du.
Umore adimentsua bada, haren lotsagabekeriak boterearen bihotzean jotzea ahalbidetzen digu, beldurtuz eta aurre eginez.

Knörrek politikan duen interesa agian bere euskal jatorritik datorkio, laurogeita hamarreko hamarkadan politika eguneroko elkarrizketen zatia baitzen, eta horrek zientzia politikoetan matrikulatzera bultzatu zuen. Baina gutxi iraun zuen, eta nahiago izan zuen karrera artistiko bati ekitea.

Knörrek memeak baliatzen ditu inguratzen duen munduaz dituen iritzi satirikoak formalizatzeko. Komentario garratzak dira, eta bitarteko lotsagabeak erabiltzen ditu aurkezteko, askotan merchandising-aren formatu iragankorrekin arte ederrekin baino zerikusi handiagoa dutenak. Horrek denak esperientzia ezeroso, ludiko eta subliminala sortzen du, baino ez sakontasun edo kritika gutxiagokoa hala ere.
Esperientzia honetan, guztiok gara ongietorriak geure iritziak ematera eta bizi dugun une konplexuaren kritika garrantzitsu eta beharrezkoan parte hartzera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.