ARTEA

Antzerkia Photo Gallery 20 galerian

Bigarrenez Juan Barajak bere argazkiak paratu ditu Bilboko Photo Gallery 20 galerian. Argazkilariak formatu ertaineko 15 bat irudi paratu ditu erakusketan, eta antzerkigintza dute ardatz.

Fuera de escena (Eszenatik kanpo) lelopean aurkeztu du Barajak bere erakusketa. Bertan, eszenatokiaren atzeko aldean ezkutatzen dena erakusten saiatu da: besaulkiak, aulki abandonatua, ahaztuta utzi duten txirrindua… irudiok mundu magikoa islatzen dute argazkilariak egiten duen argiaren tratamenduari esker.

Argazkilariaren esanetan, “Fuera de Escena orain arte gauzatu dudan egitasmorik zabalena da. Espainian eta Espainiatik kanpo hainbat antzokitan harturiko argazki sailak osatzen du. Proiektua, izan ere, 2007an hasi zen Madrileko Teatro Real antzokian. Ez nuen inola ere pentsatuko kasik zoriz hartu nuen argazki hura ideia baten hasiera izango zenik, eta are gutxiago gaur egunera arte iraungo zuenik”.

Egitasmo honetan antzokia bera, espazio gisa, da giltzarria. “Antzezturiko obrari ez dagozkion espazioak eta uneak dira, hortaz, ez dute antzezlana ikustera joandako publikoaren arreta pizten, halere, antzokiari dagozkio eta osotasunaren zatia dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button