
UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko 17 ikaslek euren artelanak jarri dituzte ikusgai Miarritzeko Sainte-Eugénie elizako kriptan. Erakusketa atzo, otsailak 8, inauguratu zen Mugaz Beste / Au-Delà des Frontières izenburupean, eta otsailaren 15era bitarte egongo da zabalik.
Ikasleok askotariko 34 lan jarri dituzte ikusgai, pintuak, grabatuak, eskulturak eta instalazioak. Lanok ausartak dira, diziplina anitzekoak, eta teknika ezberdinekin landuak.
Artista gazteen artean ondokoak daude: Judas Arrieta, Nestor Caparros, Rakel Gomez, Cristina Ezquerra, Pau Figueres, Damaris Pan, iker Bengoetxea, eta Ixone Adaba… horrela, hamazazpi sortzailez osaturiko zerrenda egin arte.