ESZENA

Gazteenentzat “Dibertikale”, Gasteizen

Gaurtik aurrera, eta uztailaren 15era bitarte, Gasteizeko gazteenek badute zerekin gozatu: Dibertikale.

Haurrentzako ikuskizun piloa programatu dute Arabako hiriburuan, gaur hasten den hilabete honetan. Eta lehen egun honekin batera ikuskizunak ere hasi egingo dira. Gaur berton Gran Rufus taldearen txanda izango da, Al fin y al cabo lanarekin.

Biharko saioan, Etorkizuneko dibertsioa izeneko obra egingo du Galaktika taldeak. Euskarazko saio horretan, espazio-ontzi erraldoi bat gure planetan lurreratuko da eta prest egongo da musikarekin, dantzarekin eta jokoekin gozarazteko.
Uztailaren 3an, osteguna, Tomaxen Abenturak taldeak Mendizaleak lana eszenaratuko du. Izenburuak esaten duen bezala, mendira joango dira umeak. Han, animalia txiki eta handiekin jolastuko dira, eta abestiak eta magia ez dira faltako. Eta nahiz eta uztailean egon elurra egingo du…
Aste honetako azken saioa Quique Mendezek egingo du: Sin remitente.

Datozen egunetako saioak honako taldeek egingo dituzte: Kiki, Koko eta Moko (uztailak 7), Oihulari Klown (uztailak 8), Cirko Psikario (uztailak 9), Zirika Zirkus (uztailak 10), Tiritirantes (Uztailak 11), Sambhu Teatro (uztailak 14), eta The Funes Troup (uztailak 15).

Noiz eta non ikusteko hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button