
Bilboko Aritza galeriak 40. urteurrena beteko du martxoaren 8an. Data berezi horren harira ondu dituen ekitaldien aurrerapen gisa, Arte galeria baten arkeologia izeneko erakusketa zabalduko du bihartik, otsailak 1, martxoaren 3a bitarte.
Hala, azken 40 urteetan Bizkaiko hiriburuko galeriatik igaro diren artisten lau hamarkadetako hainbat lan izango dira ikusgai, hala nola, Jorge Oteiza, Rufino Ceballos, Joan Vila Grau edo Amaia Avia artisten obrak. Lan piktorikoak dira gehienak, baina eskulturak ere badira.
Arkeologia lan honen bitartez, hamarkada ezberdinetako testuingu historikoetako belaunaldiengan zenbait artisten lanek izan duten eragina berreskuratu nahi du galeriak.
Galeriaren arabera, “azken hogei urteetan aberastasuna eta kontsumo irrazionala gurtu dugu, balio handiegia eman diogu nobedadeari, eta eskarmentuaren garrantzia saihestu dugu, influentzien eta testuinguru historikoen esanahiak pertsonengan eta kasu honetan, sormen artistikoan duen eragina ukatu dugu”.