
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 25. urteurrenaren harira, Irudi Fantastikoa izenburuko erakusketa abiatu dute Kubo-kutxa aretoan.
Hainbat garaitako 52 artistaren 79 lan paratu dituzte Carlos Arenas-ek (Valentzia, 1971) komisariatutako erakusketan, zeina zabalik izango den 2015eko urtarrilaren 25era arte.
Arenasen hitzetan, erakusketa arraroa, misteriotsua, groteskoa, enigmatikoa, alegiazkoa, munstrozkoa, onirikoa… asaldagarria, anbiguoa, iluna, naturaz gaindikoa, ameslaria… da. “Fantastikoa funtsezko kategoria estetikoa da Arte Historian, eta batez ere gaur egungo artean”, gaineratu erakusketaren komisarioak.
Aipatutako 52 artisten artean, hondokoak daude: Vicente Ameztoy,Darío Urzay, Francisco Goya, Maruja Mallo, Pablo Picasso, Ixone Sadaba, Jose Luis Zumeta eta Amable Arias.
Erakusketari buruzko xehetasun guztiak: sala-kubo-aretoa.com.