MUSIKA

Mendebala Jaialdiaren IX. edizioa

Bi egunez luzatuko da jai giroa. Aurten, Sopuertako Santa Ana zelaietan izango dira ikuskizun guztiak, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrera eta akanpatzeko lekua dohainik izango da. Eta iaz bezala, aurten ere, artisautza merkatua egongo da.
Bederatzigarren edizio honetan, uztailaren 2an, eta gaueko 22:00etan Adarrots, Luar Na Lubre eta Bizardunak arituko dira eta hurrengo egunean, ordu berean, Xabi Aburruzaga, Tejedor, Sokaide eta Falanoncaduca taldeak arituko dira.

Talde guztiak intereseko badira ere, Bizardunak dira proposamen interesgarrietako bat. Bizardunak folk talde nafarra Iñigo Cabezafuegoren azken egitasmoa da, eta Brian´s Records-en eskutik argitaratu dute azken lana da. Bizardunak folk taldeko kideak euskal folk erradikalaren mezulariak dira. Seguruenik sorpresarik handiena izango da talde hau euskal musikaren eszenaren barruan oso bizardunak eta oso bereziak baitira.
Bizardunek ospakizun bihurtu nahi dute haien emanaldi bakoitza. Irlandako bost kantu tradizionalen bertsioak eta beraiek konposaturiko beste lau kanta aurkeztuko dituzte hasteko.

Xabi Aburruzagak, beste aldetik, musika munduan ibilbide luzea egin du, bere kantu eta konposaketa propioak kaleratu ditu Denboraren naufrago izenburua duen diskoan. Trikitixaren doinuak berritzen saiatu da. Bere estilo propioa garatu du egile honek, baina beti ere nondik datorren ahaztu gabe. Horretarako ñabarduraz beteriko kantuak egin ditu, non trikitixa beste musika-tresna batzuekin uztartzen duen.

Bi hauekin batera Adarrots, Luar Na Lubre, Tejedor, Sokaide eta Falanoncaduca taldeak arituko dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button