
Derion kokaturik dagoen Marikobaso espazioak bere lehen egonaldi artistikorako deialdia egiten du. Deialdia proiektu artistiko bat hasiko duten edota jada batean diharduten norbanakoei eta kolektiboei dago bideratuta.
Edozein diziplina artistiko onartuko da, baldin eta izpiritu kritiko eta eraldatzailearekin bada. Proiektuen artean ebazteko, hartuko dira kontuan Marikobasoren lau oinarri nagusiak: feminismoa, euskara, kultura eta ekologismoa.
2023-2024 urterako deialdia da eta egoitza-aldia printzipioz 6 hilabetekoa izango da, eta honako hau eskainiko du: egoitza bera (50 metro koadro ditu, hiru gelatan banatuta, gela handia, gela txikia eta goiko pisua), egoitzan dauden elementuak (lan mahaiak, ordenagailua, aulkiak, telebista, …), egoitzarako sarbide librea (koordinatu beharko da Marikobasoren ohiko funtzionamenduarekin).
Eta honako hau eskatzen dute bertatik: sortzen den materiala CC-BY-SA lizentziarekin banatu beharra eta Marikobasori bueltako lantxo bat egin beharko dio (diziplinaren arabera, tailerra, emanaldia, mural baten margotzea, eta abar)
Deialdia urriaren 1etik 15era egongo da irekita.
Marikobasok dauka informazio guztia.



