
Mexikoko film interesgarri honen emanaldia urriaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean izango da, Iturri Kultur Etxean.
Azken sei urteetan Mexikon 60.000 pertsona erail dituzte. 2010 urtean 14 alkate hil zituzten. Biolentzia bortitz testuinguru honetan San Pedro dago, Mexikoko lekurik seguruenetakoa delako harro dagoen herria, familia aberats eta ahaltsuenetako batzuk bizi diren tokia.
Alkatea filmak Mauricio Fernández alkatearen historia kontatzen du. Narkotrafikoaren karteletatik udalerria garbitzeko hartu behar diren erabakiak hartzeko arazorik ez duen pertsona polemikoa da alkatea.
Carlos F. Rossinik eta Emiliano Altunak Bambú Audiovisual ekoiztetxea sortu zuten 2004 urtean. Ekoiztetxe independentea dokumentaletan eta fikzioan espezializatutako enpresa da. 2005. urtean Altunak Seguir siendo zuzendu zuen, eta 2008an El Ciruel zuzendu zuen Carlos F. Rossini zuzendariarekin batera. Euren kolaboratzailea Diego E. Osorno kazetaria eta idazlea da. Idatzi dituen lanen artean honako hauek daude: País de muertos: crónicas contra la impunidad y Nosotros somos los cupables.
Film honek hainbat sari jaso ditu, hala nola, FICiP Zine Politikoaren Nazioarteko Zinema (Argentina 2013); Binational Independent Film Festival (AEB 2013); DocsDF ( Mexiko 2012); eta DocsBarcelona (Espainia 2013).



