IKUS-ENTZUN

“Elle’s apelle Sabine” dokumentala proiektatuko dute Elorrion

Elle’s apelle Sabine (Sabine du izena) izenburuko dokumentala ikusi ahal izango da gaur 19:30ean Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Sandrine Bonnaire (Gannat, 1967) aktoreak zuzenduriko lana da eta hainbat sari jaso ditu.

Filmak zuzendariaren ahizpa den Sabine izeneko neska autistaren istorioa kontatzen du. Aktoreak zuzenduriko lehendabiziko lan honen bidez ahizpa omendu nahi izan du. Bertan, ahizparen bizitza kontatzen da 25 urtetan jasotako artxiboa dela medio. Neskak bost urtetik gora igaro zituen Frantziako psikiatrikoetan, eta zentro horietan jasandako tratua da filmaren ardatzetako bat. Izan ere, filmak gogor salatzen omen ditu psikiatrikook.

Dokumentala 2007an estreinatu zen eta urte horretan hainbat sari jaso zituen, besteak beste, Chicagoko eta Gran Canariako Nazioarteko Zinema Jaialdietan eta Canneseko Jaialdian.

Emanaldia Estatuko hainbat hiritan egiten den Hilero Film Dokumental Berria egitarauaren baitan dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button