BERTSOTAN

Eskualdetako azken biak

Uribe Butroe Bertsolari Txapelketa eta Busturialdeako Bertsolari Txapelketa iragan dira joan den asteburuan.
Sondikako Kultur Etxean, Jone Larrinaga, Asier Legarreta, Malen Amenabar, Beñat Vidal, Inazio Vidal eta Peru Vidal bildu ziren. Guztien gainetik,  Peru Vidal saioko irabazlea izan zen eta zuzenean sailkatuko da Bizkaiko Txapelketarako.
Bestetik, Bermeoko Kafe Antzokian, Xabier Enbeita, Ander Elortegi, Jon Arano, Iker Belaustegi, Julen Erezuma eta Gurutz Uruburu aritu ziren Busturialdeako Bertsolari Txapelketaren barruan. Horretan, Julen Erezuma saioko irabazlea suertatu zen eta hala, zuzenean sailkatuko da Bizkaiko Txapelketarako.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako behin behineko sailkapena egin da puntuazio denak batuta, eta horrela, kanporaketa faserako behin behineko zerrenda osaturik dago: Aitor Arrutia, Oihana Bartra, Gorka Lazkano, Iñaki Iturriotz, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Julen Erezuma.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button