ARTEA

ERTIBIL40 proiektuari amaiera emango diote gaur

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako ERTIBIL Bizkaia ekimena finissage batekin amaituko da gaur, hilak 16, 18:00etan, Rekalde Aretoan, artista talde handi baten partaidetzarekin.

“Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ERTIBIL40 erakusketa zabaldu zenetik Rekalde Aretoan hausnarketak, topaketak, ekintzak, irakurketak, eztabaidak, entzuketak, desfileak eta bilera ugari egin dira. Ekoizpen artistikoak ere bere lekua hartu du Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ERTIBIL programaren 40 urteen berrikuspen honetan. Erakusketa-aretoko hausnarketa-proposamenen, topaketen eta bitartekaritza-espazioen bizkarrezur gisa, 10 artista, beste 3 artistak gidatuta, proiektu pertsonala eraikitzen joan dira.”

Gaur, ERTIBIL 40 edizio hauek eta ibilbide honen amaiera ospatzeko, Finissage bat ospatuko da. Espazio horretan, 10 artistak eta 10 proiektu izango dira. 18:00etan hasiko da, eta Diego Vivancok, Ane Motoracingek eta Sandra Amutxasteguik workshoparen zuzendari gisa egingo duten aurkezpenarekin. Ondoren Estel Falgas, Gari Aranbarri, Hodei Herreros, Viviane Straub, Marta Lorenzana, Mattin Etxegarai, Victor Ortuño, Maite Choya, Mariem Iman eta Ana Lazcano artistek euren prozesua eta proiektua azalduko dute. 19:30ean workshopeko kideek eta Tronisek ERTIBIL 40rako ad hoc egindako musika-saio batekin girotuko dute topaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button