ESZENA

Arriaga Antzokiak hil honen erdialdean irekiko ditu ateak

Arriaga Antzokiak osasun arloko jarraibideak jarraituz, ikus-entzule, artista eta antzokiko langile guztien segurtasuna bermatzeko neurrien protokolo zorrotza prestatu du, datorren ekainaren 17an bere ateak segurtasun osoarekin zabal daitezen. Guztira 19 ikuskizunez osatutako programazio berria eskainiko du uztailaren 23ra arte, eta antzerkia, kontzertuak, lirika, dantza, kabareta, zartzuela, poesia eta literatura ez dira faltako.

Ekainaren 17an, Arriagak berriro irekiko ditu ateak hiru hilabete pasatxo itxita igaro ondoren. Eta itzulerarekin batera, Joaquin Achucarroren kontzertua programatu da, izan ere, maiatzaren 31n, igandean, Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko kontzertua eman behar zuen berak. Egun horretan, Bachen, Beethovenen, Brahmsen eta Liszten lanak joko ditu birtuosismo paregabearekin.

Eta, egun horretatik aurrera, makina bat ikuskizun ikusteko parada egongo da, tartean honakoak:  Gabriel Arestiren etxea defendituko dut (uztailak 9) poesia ikuskizuna, Calixto Bieitok zuzendura. Gabriel Arestiren poemei egingo zaien omenaldia da, euskaraz eta gaztelaniaz, Miren Gaztañagaren, Itxaso Quintanaren, Mikel Losadaren eta Gabriel Ocinaren ahotsekin; Lucia Lacarra izango da Arriagan. Matthew Goldingekin batera, Reencuentro en danza izeneko ikuskizunarekin; Bernardo Atxagak bere azkenengo sorkuntza lana estreinatuko du uztailaren 21ean: Pange lingua, voglio una pizza. Pange lingua, Atxagak ume zenean bere jaioterrian entzuten zuen otoitza zen; Ez dok hiruren bertsio akustikoa, Patxo Telleriarekin eta Mikel Martínezekin, ekainaren 18an izango da oholtza gainean; Itziar Lazkanok eta Ramon Bareak interpretatuko dute Hoy, última función (ekainak 24); Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) lankidetzan, kamerako musikako bi kontzertu emango dira, Guridiren eta Beethovenen musikarekin; uztailaren 23an, Eñaut Elorrietaren kontzertua programatu da; ….

Kontu horiek eta beste asko, itzulera berrian. Programatutako ikuskizun guztien gaineko datuak, Arriaga Antzokiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button