KULTURARTEKOTASUNA

Arrazismoa desmuntatzen duten esaldiak

Iruñeko Udalak argazki-lehiaketa berri bat antolatu du, Argazkiak: arrazismoa desmuntatzen duten esaldiak izenburupean martxoaren 21aren inguruan, egun horretan Arrazarengatiko Diskriminazioa Deusestatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen baita.

Argazki-lehiaketak hiriaren irudiak eta arrazismoa desmuntatzen duten esaldiak lotuko ditu. Argazkiek 5 esaldi izango dituzte inspirazio-iturri, eta hiriko egunerokoan kultura aniztasunaren elkarbizitza islatu beharko dute. Gero, hautatutako 25 argazkiak ikusgai jarriko dira Kondestablearen jauregian paratuko den erakusketa batean.

Honako hauek dira bost esaldiak: “Gizateria da gure benetako nazionalitatea” (Herbert George Wells); “Espero dut azkenean pertsonak ohartzea arraza bakarra dagoela –giza arraza– eta denok garela horren partaideak” (Margaret Atwood); “Askatasunarekin amets egitea, justiziarekin, berdintasunarekin, nahiago nuke jada amestu beharrik ez izatea” (Martin Luther King); “Mundu hau ez da aldatuko, gu geu aldatzeko prest egon ezean” (Rigoberta Menchu), eta “Inor ez da jaiotzen beste pertsona bat gorrotatzen haren azalaren kolorearengatik, jatorriarengatik edo erlijioarengatik” (Nelson Mandela).

Iruñean eta Iruñerrian bizi diren 18 urtetik gorakoek hartu ahal dute parte lehiaketan. Argazkiak aurkezteko epea otsailaren 27an amaituko da. Oinarriak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button