MUSIKA

“Arkupehotsak” egitasmoaren edizio berritua dator aurten

2017an, Azpeitiko Kulturaz kooperatibak abian jarritako proiektua da Arkupehotsak. Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruan ditugun sortzaileak balioan jartzea eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak. Uztailaren 15ra arte irekita izango da izen-ematea.

Aurten baina, esperientzia osoagoa eskaintzeko xedez antolatu da Arkupehotsak, eta musika talde hasiberriek plaza batean kontzertu bat emateaz gain, sormen egonaldia eta esperientziak partekatzeko bidelaguna ere izango dute.
Hala adierazi dute antolatzaileek: “Arkupehotsak ekimenari beste gorputz bat eman nahi izan diogu, esperientzia osoago bat eskainiz: musika sortu, formatu, prestatu eta plazaratzeko aukera bat.  Doinu berrien plaza ez ezik, laborategia, ikasteko eta esperimentatzeko espazioa izango da Arkupehotsak.

Hala, musika talde edo bakarlari gazteei bi asteburutarako sormen egonaldiak eskainiko zaizkie Dinamoko soinuaren eremuan. Bertan, sortzeko eta entseatzeko espazioa ez ezik, formazio teknikoa eta musikari ezagun baten bidelaguntza izango dute (Olatz Salvador eta Tomas Lizarazu). Egonaldiaren amaieran, berriz, kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.

Ekimena 16 eta 25 urte bitarteko talde edo musikariei zuzenduta dago.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button