IKUS-ENTZUN

“160 metros” rock filmaren bigarren atala ikusgai

Portugaleteko zubi esekiak neurtzen dituen 160 metroak abiapuntu hartuta, Nerbioi itsasadarraren bi ertzetan, ezkerrekoan eta eskuinekoan, rock musikak 90eko hamarkadan egindako ibilbidea jasotzen du 160 metros. Una Historia de Rock en Bizkaia izeneko dokumentalak.

Iragan maiatzaren 23an, dokumentalaren lehendabiziko atala aurkeztu zuten Bilbon, eta dagoeneko bigarren atala ere ikusgai dago sarean. Bigarren zati horretan, garai haietako zenbait protagonista agertzen dira, hala nola, Roberto Moso (Zarama) eta Lino Prieto (Parabellum). Eskorbuto, eta Distorsión taldeak, Euskalduna Ontziolen itxiera, langabezia, eta 1977an Londresen izandako punk eztandaren eraginak dira jorratutako zenbait gai.

Filma StereoZonak ekoitzi du eta crowdfunding bidez finantzatu da. Alvaro Fierro eta Joseba Gorordo dira filmaren egileak eta lehenengoak adierazi digunez, filmak 90eko hamarkadako une musikala eta soziala jorratu nahi du. “Gure adina dela eta, garai hori egokitu zaigu bizitzea”.

Hala, Ibaizabal itsasadarraren bi ertzen arteko ezberdintasun sozialak ere aztertzen dira rock musikaren bitartez. “Garai bat testuinguruan jartzeko diziplina artistiko onena dela iruditzen zaigu”.

Horretarako, hainbat protagonisten hitzak jaso dituzte, hala nola, Gotzon Hermosilla eta Fernando Gegundez kazetariak eta Roberto Moso (Zarama) eta Javi Letamendia (El Inquilino Comunista) musikariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button