IKUS-ENTZUN

“Arkitektura zineman” zikloa uztailera bitartean

Euskadiko Arkitektura Institutuak Arkitektura zineman: Bulegoak izeneko zikloa abiaraziko du apirilaren 11tik uztailaren 11ra bitartean. Filmak ostiraletan, 19:00etan, proiektatuko dira doako sarrerarekin.

Ziklo honen bidez, Euskadiko Arkitektura Institutuak beste gai batzuk jorratu nahi ditu, arkitektura herritarrei hurbiltzeko, ikuspuntu desberdinetatik.
Lehenengo edizio honetarako aukeratu den gaia “bulegoak” izan da, pertsonen bizitzan oso presente dauden eguneroko espazio arkitektonikoak baitira. Pedro Torrijos dibulgatzaileak, Garbiñe Ortega zine kuradoreak, Kristine Guzman arkitekto eta komisarioak eta Marcel Benedito kazetariak aukeratu dituzte filmak, eta beraiek aurkeztuko dituzte.

Gaur, apirilaren 11n, Mike Nichols zuzendari estatubatuarraren Armas de mujer filmak emango dio hasiera zikloari. Filmak New Yorkeko emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Bere adimena eta talentua erabiltzea erabakitzen du, idazkari postutik New Yorkeko Burtsaren negozioko maila gorenetara igotzeko. Pedro Torrijos dibulgatzaile arkitektonikoak aurkezpena egingo du.

Maiatzaren 9an, Jacques Tati zinegile frantziarraren Playtime ikusi ahal izango da, eta aurkezpena Garbiñe Ortega zinegile kuradoreak egingo du.

Hirugarren saioa ekainaren 13an antolatu da, eta hor, Spike Jonze zuzendariaren Her proiektatuko da. Bertako protagonistak Adimen Artifizialaren ereduan oinarritutako sistema eragile berri bat erosten du, erabiltzailearen behar guztiak asetzeko diseinatua. Kristine Guzman Gaztela eta Leongo Film Commissioneko arduradunak aurkeztuko du.

Zikloa Billy Wilderren El Apartamento filmarekin amaituko da. Billy Wilderren 1960ko filma 60ko hamarkadako lan-harremanei buruzko satira samur eta argia da. Marcel Benedito kazetariak aurkeztuko du pieza hori.

Euskadiko Arkitektura Institutuak ditu datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button