BESTELAKOAK

“Arkitektura kontzientea” erakusketa, Bilbon

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak Arkitektura kontzientea erakusketa hartuko du Mugarik Gabeko Arkitektura GKEaren eskutik. Habitat kontzeptuan inspiratutako erakusketa honen helburua, “jende guztiari eta teknikariei, habitata hobetzeko lankidetza-proiektu bat egitea zertan datzan helaraztea da”.

EHAEOren Bizkaiko egoitzara iritsi den erakusketa 35 herrialde ingurutan eta 400 proiektu baino gehiagotan gauzatu da, eta 230 boluntariok baino gehiagok eta ia mila bazkidek babesten dute.

Aipaturiko GKEaren eskutik antolatutako erakusketak munduko errealitateari buruzko kontzientzia sortu nahi du, herritarrak kritikoak, politikaren ikuspegitik aktiboak eta gizarte arazoei dagokienez giza garapen iraunkorraren eta 2030 agendaren aurrean konprometituak izan daitezen, eraldaketa soziala sustatuz, ingurumena errespetatzen duen eraikuntza parte-hartzailearen bitartez.  Horrela, Gobernuz kanpoko erakunde antolatzaileak erakusketa honen bidez Mugarik Gabeko Arkitektura, habitat duinaren eta giza eskubideen defentsan oinarrituta, 1992tik egiten ari den lana ezagutzera gonbidatzen du.

Erakusketa EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo zumarkalea 69) egongo da ikusgai, apirilaren 14ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button