LITERATURA

Curzio Malaparteren “Larrua” liburua, euskarara ekarria

Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako Larrua liburua aurkeztuko dute gaur, Donostian. Curzio Malaparte idazle italiarraren lana Jose Ramon Vazquezek ekarri du euskarara.

Malapartek gerraren inguruan idatzi zuen trilogiaren bigarren zatia da Larrua. 1949an argitaratu zen Italian, eta 1950ean, berriz, Frantzian. Bigarren Gerraren ondorengo urteetan idatzi zuen autore italiarrak.

Idazleak hauxe idatzi zuen Larrua liburuaren harira: “Ez da gerrateko Europaz ariko, ez bada gerraondokoaz. Krudeltasunik gabe egongo ez bada ere, ez da Kaputt bezain krudela izango; aitzitik, jostagarriagoa izango da, izugarri bezain alaigarri izango delako”.

Aliatuek askatu eta bereganatutako Napoli hiriari buruzko kronika da, eleberri formatuan idatzia. Nobelak kritika gogorrak eta laudorioak jaso zituen.Hala, batzuen aburuz, Malaparte “xaboi burbuila terroristen egilea” da.

Informazio gehiago: erein.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button