Nontzeberri

Zelators eta Terrier banda madrildarrak, Donostiako Dabadaban

Madrilgo Zelators eta Terrier taldeak gaur bisitatuko dute Donostiako Dabadaba, 21:00etatik aurrera. Espainiako hiriburuko eszena undergroundaren bi ordezkari dira, bakoitza bere estiloan: lehenengoak punk-rock eta bigarrenak, berriz, garage-pop.

Zelators taldean ibilbide luzeko musikariak daude, tartean, Letizias, Granadians eta Imperial Surfers. Laukoteak punk-rock berezia jotzen du, mugarik eta aurreiritzirik gabekoa, bestelako estiloak ere uztartuz: new wave, beat, garage-rock… Emaitza, B-52’s, Beastie Boys, Devo, Damned edo Question Mark & the Mysterians artisten ondaretik zanga-zanga edaten duen  koktel bitaminikoa da. Dabadabaren arabera, “neska-mutil hauek ez dute filtrorik, esku eta balazta barik doaz, bai eta bururik gabe ere”. Rock’n’roll izenburuko singlea aurkeztuko dute.

Terrier, berriz, talde sotilagoa da, ez hain zuzena, bere doinuak konplexuagoak eta iradokitzaileagoak dira, garage-rcok, pop eta psikodeliarekin uztartuz. Oraintsu, La Plaga izenburuko bigarren lan bikaina argitaratu dute. Oldarkor eta umoretsu agertzen dira haien hitzetan.

Exit mobile version