ESZENA

Kalealdiak erreferente eszenikoak bilduko ditu Bilbon

Uztailaren 2tik 7ra, Bilboko Kale Nagusiaren inguruak eta Zazpi Kaleetako eta inguruko zenbait plazak dantzaz, musikaz, kaleko antzerkiz eta bestelako arte eszenikoez beteko dira Kalealdiaren XIII. edizioaren barruan.

Atzo, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Ibone Bengoetxeak eta Bilboko Kalealdiaren zuzendari Pedro Ormazabalek, Bilbon egingo den Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdia aurkeztu zuten prentsaurrekoan. Horiekin batera, 2012ko Umore Azokan Euskadiko Ikuskizun Hoberenaren Saria lortu duen Suz lanaren zati bat aurkeztu zuen Gaitzerdi taldeak.

Ka

Alde batetik, 22 konpainia bilduko dira toki horietan 48 proposamen eszenikorekin. Talde asko kanpoan erreferente dira, eta horietarik asko ezagunak izateaz gain, sarituak ere izan dira hainbat jaialditan. Beste aldetik, Euskal Herriko bost talde arituko dira jaialdian, eta hala, Gaitzerdi taldeaz gain, Malas Compañías, Matrioska eta Anita Maravillas taldeek ere euren azken lanak aurkeztuko dituzte. Helena Golab dantzari eta koreografoak, halaber, bere kaleko lehenengo lana estreinatuko du, Pa.ti.N.

Beraz, musika ibiltaria, dantza garaikidea, kaleko antzerkia, zirku modernoa, clown, aireko akrobaziak, txotxongilo erraldoiak, denetarik izango da ikusgai Bilboko kaleetan. Horren guztiaren adibidea da Luc Amoros konpainia frantsesa. Talde horrek herrialde askotan harridura eragin duen antzerki ikuskizun surrealista aurkeztuko du, brikolajearen eta teknologiaren artean dagoena, arte plastikoekin batera. Bera izan da aurtengo jaialdiaren kartela inspiratu duena.

Egunez eguneko egitaraua, eta konpainia guztien datuak eta obrak Kalealdiaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button